InicioContactarNotciasEnlaces

Este vino de Calidad, representa una cultura y tradición mantenida durante siglos en el País Vasco.
Fiel a características de un auténtico Txakoli, está acogido a la Denominación de Origen Getariako Txakolina.
 

Getariak badaki txakolin berriari harrera egiten PDF Imprimir E-Mail
Jendetza bildu zen atzo Txakolin Egunera, eta omenaldi egin zitzaien Lapitz eta Fombellidari.
 
Pintxoak izan ziren atzoko Txakolin Eguneko berrikuntza nagusia. Lehen aldiz, Getariako egun handira inguratu zirenek mokaduekin lagundu ahal izan zuten txakolina, eta estimatu zuten nobedadea. Lau taberna eta jatetxek parte hartu zuten bezperako pintxo-lehiaketan eta atzo lau toki horietako proposamen berriak dastatu zituzten getariarrek eta bisitariek.
 
 2005-eko uzta
Itxaspe, Mahasti eta Taxko tabernek eta Iribar jatetxeak hartu zuten parte pintxo-lehiaketan, astelehenean bildu zen epai-mahaia eta Iribar jatetxeko eskaintza jo zuen onena. Hegaluze, antxoa eta itsaskiekin egin beharreko pintxoak ziren.
 
 Atzoko lehen ekitaldia meza izan zen. Aitor Emazabel apaizak emana, bete egin zen Salbatoreko eliza. Hitzaldikoan, Hondarribian jaiotako apaiz gazteak gogorarazi zuen San Anton abatearen ezaugarri nagusiak: Egiptoko eremita izan zen, IV mendekoa, eta basamortuko bakardadea aukeratu bazuen ere, zenbait eliz komunitate sortu zituen. Jakina denez, santu hau etxeko animalien patroia da.

Eliz hartan bada San Anton abatearen irudia, balio historiko eta artistikorik gabea, XX. mendekoa baita. Meza bukatu eta gero, herriko banderaren atzetik, pilotalekurainoko aldapa igo zuten Udaleko zenbait agintarik eta txakolingile gehienek, eta eguerdiko 12etan hasiera eman zitzaion eguneko ekitaldi printzipalari.

Hasteko, Andoni Egañak pregoia irakurri zuen. Laugarren aldia da bertsolariak lan hori egiten duena eta honela hasi zuen jarduna: «Lau aldiz badira eta ez daukat zer esan handirik». Baina gero gauza asko esan zituen zarauztarrak.

Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso Mahasti Jaun izendatu zituen Getariako Txakolinaren Jatorri Izendapenak 2004.ean, eta Egaña Kofradiako kide da 2000az geroztik.

Pregoian urrutiko nobedade batzuk aipatu zituen lehenbizi: «Evo Morales Boliviako lehendakari aukeratu dute eta lehenengo aldia da indigena batek hori lor-tzen duena; Txilen, berriz, Bachelet, eta lehenengo aldia da ere emakume bat lehendakaritzara iristen dena». Gero Getariako zenbait gertaera aletzen hasi zen zarauztarra. Aipatu zuen herriko errepide nagusiko semaforoen arazoa eta Garate Bidean dagoen zuloa, «dagokionari» solusioa eskatuz. «Piska bat handiagoa egin eta piszina munizipalak egin litezle han», jarraitu zuen.

Ondoren, Balentin delako bati buruz jardun zuen «Hil da, falta zaigu, eta aurten Sebastian eta biok ez dugu bera izango botillero kantuan ari garenean».

Bertsoa eta itsasoa

Baina batez ere bertsolaritzaz mintzatu zen bertsolari txapelduna: «Esan digute Getarian ber-tso eskola sortu dutela, eta hori albiste pozgarria da. Itsas herriak ez dira bertsolari herri. Manuel Lasarte Orion bizi da, baina Lesakan jaioa da (Leitza eta Lesaka nahastu zituen Lasarteren berri ederki dakien honek, eta une hartan entzule asko ohartu zen errakuntzaz); Basarri, jendeak uste zuen zarautzarra zela, baina errezilen jaioa zen, Jon Maia Zumaian bizi da, baina Zamoratik eta Albacetetik etorria da. Lehorreko kontua izan da bertsolaritza. Zergatik ote? Xabier Amurizak bazuen bere teoria. Hark esaten du garai bateko marinel herrietan oso zaila zela bertsotan egitea. Izan ere, bi lagun baldin badaude bapore baten barruan nekez egingo dute bertsotan, bestela ere nahiko ten-tsioa izaten baita horren metro karratu gutxitan. Bietako bat pu-tzura joango litzateke, eta ez da modua. Nekazarien munduan errazago zen: meza eta gero kristonak esango zioten elkarri bi bertsolariek, eta gero bakoitza bere baserrira».

Pregoiaren ondoren, Ruth Mozok, Jatorri Izendapeneko idazkariak, txakolin-uzta berriaren ezaugarri batzuk esan zituen. Gogorarazi zuen orain dela hamasei urte lortu zela Jatorri Izendapena eta «gaur egun profesionaldu» egin dela sektorea, eta «Europako edozein ardo txuriren pare» dagoela txakolina.

Gero Txakolin kanta kantatu zuen herriko abesbatzak, eta neskatila dantzariek Txakolin dan-tza egin. Tatus Fombellida eta Juan Jose Lapitzi Mahasti Jaun sariak eman zitzaien eta, eskultura jaso ostean, aurreskua dan-tzatu zien Goiatz Lazkanok.

Ondoren bertsoak etorri ziren. Sebastian Lizasok era honetara bukatu zuen bertsoa, txakolinaz ari zelarik: «Ametsak betearazten ditu / ta ametsetan lagundu». Andoni Egañak, berriz: «Behingoagatik ez erreprimitu / zurruteko desioa./ Erakusteko herrian bertan / duen estimazioa».

 
© 2019 Txakoli Etxetxo
Joomla! es Software Libre distribuido bajo licencia GNU/GPL.
FitBak